Gaur 2011ko otsailaren 3a asteazkena da. Bihar 2011ko otsailaren 4a ostirala izango da eta Santa Ageda bezpera ospatuko dugu ikastetxean. Goizeko bederatzietan pasabidetik zehar kantatuko dugu.
Gaur goizean Santa Ageda abestia errepasatu dugu. Ongoren "Hazi, hazi handia egin zaitez" Kamishibaia kontatu diet ikasleei eta ondoren taldeka jarri dira.
Taldeka ipuinaren pertsonai nagusien ezaugarriak idatzi dituzte eta kamishibaiaren zirriborroa egiten hasi dira. Zirriborroa egiteko ondorengo orria banatu diet ikaseei:1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 laukietan kamishibaian marraztuko duten irudiaren zirriborroa egin behar dutela azaldu diet eta lauki bakoitzaren azpian laminaren ideia nagusia. (Aurkezpena, deskribapena, elkarrizketa, pozik dago, ....)
Laminetan mota desberdinetako planoak agertu behar direla azaldu diet eta orri hau banatu diet. Plano mota desberdinak kontutan hartzeaz gain aurpegi adierazpenak eta mugimenduak adierazi behar dituztela azaldu diet horregatik orri hau ere eman diet:

