2010/11/26

IPUINAK

Hauek dira ikasleek hautatu dituzten ipuinak:

LEHENENGO EGUNETAN EGINDAKOAREN LABURPENA

Kamishibai tailerra orain dela zenbait aste hasi ginen. Hasieratik gaur arte egindakoa laburbilduko dizuet ondorengo lerroetan:
Lehenengo egunean: Ikasleek irudi eta testuaren arteko korrespondentzia ikus zezaten, Kamishibai baten 5 lamina eraman ziren klasera eta lamina horien testuak orri batean idatzi ziren. Arbelean laminak jarri ziren eta lamina bakoitzaren gainean zenbaki bat idatzi zen arbelean. Ikasleei 5 testuez osatutako orria banaka irakur zezaten eskatu zitzaien eta ondoren testu bakoitzari zegokion laminaren zenbakia idatz zezala. Denon artean zuzendu zen ariketa.
Bigarren egunean: Ipuin txiki batean oinarritutako Kamishibaia eraman  zen klasera eta ipuina ere bai. Denen artean ipuina ozenez irakurri zuten.
Hirugarren egunean: Aurreko egunean irakurritako ipuinean oinarritutako Kamishibaia antzeztu zuen irakasleak. Ipuina eta Kamishibai baten berezitasunak ondorioztatu zituzten irakaslearen laguntzaz: Irudiei dagokionez, plano ezberdinak, pertsonaien aurpegi adierazpenen garrantzia eta testuari dagokionez, elkarrizketa asko eta batez ere laminen irudi eta testuaren arteko korrespondentzia zuzena. Hirugarren egun honetan ere,taldeak osatu ziren.
Laugarren egunean: Ikasgelara ipuin txiki desberdinak eraman ziren, aurreko klasean irakasleak oinarritzat hartutako ipuinaren antzekoak. Talde bakoitzak ipuinak ikusi eta bat aukeratu zuen.